1/22/2013

DBH 2. mailako ikasleak, Lekeition



LEKEITIO.
Dagoeneko igaro dira egun batzuk baina DBH 2. mailako ikasleak Lekeitiora egin dogun urteera kontatzera  gatortzue.
Gabonen osteko lehen astean, Lekeition  ekintzaz beteriko hiru egun pasatu genduzan. Ikasle kopurua kontuan izanda bi txandatan joan ginan, ekintza berberak egiteko .
Alde batetik, kostaldeko ekosistemak behatu genduzan, padurak, amildegiak… honetarako  ekintza desberdinak  burutuz. Beste alde batetik, Lekeitio eta kostaldeko herrien, hau da  herri arrantzalearen  bizimodua  ezagutu eta aztertu genduan, bai ludikoa eta  ogibidea. Isuntza arraun alkartean  arraunagaz zerikusia daukazan hainbat gauza erakutsi euskuen , itsasora be Joan ginan euren azalpen estuen ostean, oso esperientzia aberasgarria eta entretenigarria izan zan. Santa Katalinako itsasargia be bisitatu genduan,  simuladorean primeran!!!, itsagizon eta emakumeen lanen berri euki genduan. Arrantzaleen kofradian  bertako zereginak azaldu euskuezan, itsasontzia be barrutik behatzeko aukera emon euskuen.  Gure hizkuntzaren aberastasunaz be jabetu ginan, Lekeition bizkaiera berezi bat darabilelako.
Ekintza honek aurrera eroateko,  bertako hiru begiralen laguntza euki genduan, eta ederto baten erakutsi euskuen, Trinkete aterpetxean primera tratatu ginduezan.
Horregaitik ESKERRIK ASKO! Eta hurrengo urtera arte!!!!!!!!!!!!!!!















































GEHIAGO IRAKURRI...

12/05/2012

DBH 1go mailako ikasleak KUTXA ESPAZIOAN

KUTXA ESPAZIOA 



 Joan den hilean, DBH 1. mailakoak urteera berezi bat euki genduan, tutoreakaz batera Donostiako Kutxa espaziora joan ginan. 

 Ikastolatik abiatu eta bertan talde bakoitza gida batek hartu ginduazan, bost gela desberdin ikusteko asmoz. Bertan argiaren gela, ispiluen gela, fakirraren mahia, oso gauza bitxiak eta aldi berean dibertigarriak behatu genduzan, hainbat barre egin be… 

 Bisita gidatua bukatu ostean, Planetariumera joan ginan, oso polita izan zan, espazioa, ekinozioak eta solstizioak ikusi genduzan. Azaltzen egoan mutilak hainbat konstelazio azaldu euskuzan, adibidez, hartz nagusia eta hartz txikia… 

 Planetariumeko bisita bukatu ondoren, Itziarrera Joan ginen bertako pilotalekuan bazkaltzeko. 
Bazkaldu eta jolastu eta gero, barriro ikastolara. 
Egun bikaina igaro genduan, barriro errepikatzeko moduan.

  BIEB aldizkariko kazetariak: Edurne Antxia eta Eneritz Azkorra.


GEHIAGO IRAKURRI...

6/06/2012

IBAI SAGARDUI ROMERO: TXIRRINDULARIA



IBAI SAGARDUI, DBH2.mailako ikaslea Euskadi Txirrindularitza Txapelketan hirugarren postuan sailkatu da. ZORIONAK TXAPELDUN. ZU BAI ZU!

Nor zara?
-                                 IBAI SAGARDUI ROMERO
Non bizi zara?
Otxarkoaga
Zer kirol mota egiten dozu?
                Txirrindularitza
Zergaitik?
                Nire aitak partikatu egiten dau, beragaz hasi nintzan  eta niri gustatzen jatalako
Zer taldetan zagoz, eta noiztik?
                Berango taldean eta pasa den urtean apuntatu nintzan, taldean, nire kategorian 7 txirrindulari gara.
Txirrindularitzan zein izan da zure lasterketarik onena?
                Orain dela 15 egun Elgoibarren, Euskadi Txapelketan hirugarrena geratu nintzan.
Noiz entrenatzen dozu?
Eguen eta martitzenetan.
Nondik ibiltzen zara?
Según, batzutan Zamudio aldetik joaten gara eta besteetan Ugao, Larrabetzutik,…
Norekin ibiltzen zara?
                Nire aitagaz eta taldekideekaz.
Gustatuko litzaizuke txirrindulari profesioanla izatea?
                Bai, noski.

































GEHIAGO IRAKURRI...

5/30/2012

ESPLOT ESPERIENTZIA-EKITEN IKASI


Maiatzaren 25ean, Esplot Esperientzia-Ekiten Ikasi programaren amaiera-ekitaldia izan zan Bilborock aretoan. Ekitaldian Negozio-ideien sari banaketaren barri  emon zan. DBH mailako 1.saria, Wakaluka Skate proiektua  dala eta, Ikastolako ikasle diran Diego Martínez, Naroa Mera, Silbia Roy eta Ainara Saldañari egokitu jaken. Epaimahairen esanetan,  aurkeztutako 68 ideien kalitatea oso handia izan da. Guztira, Bilboko 18 ikastetxek eta 400 ikaslek eta irakaslek  parte hartu dabe aurten  Bilbao Ekintzaren programa honetan. Izan ere, programaren helburua, ekimena, sormena edo talde-lana bezalako kontzeptuen bitartez, ekintzaile izatearen baloreak zabaltzea da. Zorionak laukote!



GEHIAGO IRAKURRI...

5/11/2012

BIDEZKO MERKATARITZAKO SALMENTA


Bidezko Merkataritzako Salmenta.
Pasadan domekan, maiatzaren 6an, Ikastolako Sendi ateko meza ostean, Kidendako produktuen salmenta postua jarri genduan. Astelehenean, martitzenean eta eguaztenean be salmentagaz jarraitu dogu, horregaitik zeuen parte hartzea eskertu gura deutsuegu.
Bestetik,  zapatu honetan, maiatzak 12, Bidezko Merkataritzako Nazioarteko Eguna ospatuko dala gogorarazten deutsuegu.
Ekintza honeri jarraipena emoteko, ekainaren 2an, Ikastola egunean be produktu honek saltzeari ekingo deutsogu,  hirugarren munduko biztanleek bizitza duinagoa izan dagien laguntzeko; hori dala eta, berton ikusiko zaituegu!
GEHIAGO IRAKURRI...

5/03/2012

MATEMATIKAREN KOLOREAK BEGOÑAZPI IKASTOLAKO 2.ARGAZKI LEHIAKETA


 Eskerrik asko zuen argazkia bidali deuskuzuen guztioi. 
Orain berriro zuen partaidetza eskatzen deutsuegu.
Zer egin? 
Sar zaitez argazki lehiaketaren bloogean, gozatu matematikaren koloreekin eta bozkatu gehien gustatzen jatzun azgazkia.


http://www.matematikarenkoloreak.blogspot.com

Anima zaitez !
GEHIAGO IRAKURRI...

5/02/2012

MATEMATIKA OLINPIADAK










Badaukaguz Matematika Olinpiadetako BATX-eko irabazlea eta DBH-ko finalistak.
Zorionak eta gogoratu DBH-ko finala maiatzaren 24-an (14:00-etan) izango dela.

BATX
Irabazlea: ANDOITZ QUILEZ
2.a GORKA LOROÑO
3.a ELENA GARCIA

DBH 4
Tania Otero-Miren Orrantia
Jone Gondra-Noelia Minguez
Mikel Basaras-Jon Mazanos
Ariadna Salcedo-Nerea Maidagan
Uxue Usaola-Eider Pilar

DBH3
Mikel Bengoetxea-Joseba Aguilo
Mikel Bueno-Xabier Apodaka
Jon Ander Fndez-Aitor Finez
Garazi del Valle-Garazi Darriba       
Iñigo Jimenez-Jon Sustatxa         

DBH 2
JON FERNANDEZ-BITTOR ESPARTA
IMANOL LOPEZ-MARKEL DE LA FUENTE
NAROA URIARTE- GARIKOITZ MARCOS
LUCIA GOMEZ-GOIKOETXEA- LUCIA ISASI
UNAI LOPEZ- IRANTZU ROZAS

DBH 1
ANE BUENO-ALAZNE RAMOS
LANDER ORBEA-PEIO LOPEZ
AITOR SEGURA-ANDER BASARAS
NAROA ROLDAN- OLATZ ZABALA
AMANE BARCENA-UXUE CUELLO

GEHIAGO IRAKURRI...

5/01/2012

ATZERRITARRAK IKASTOLAN (Europar proiektua)

 "Apirilaren 14 eta 21 artean Brno (Txekia), Doetinchem (Holanda) eta Zwolleko (Holanda) ikasleak euki doguz gurean Comenius elkarraldaketa proiektuan parte hartuz.
 Langaia "Save the Sea"  zan.
 Elkarraldaketa akademiko-kulturalaz gain, gure Herria eta herritarrak ezagutuaz batera, uraren kutsadurari buruzko kontzientzia hartzea zan helburua. Halantxe, astelehenean eta martitzenean Lekeitiora (Itsasargia, Isuntza arraun elkartea, "Playa Ondarzabal" arrantza ontzia) eta Getxora (Portu Zaharra eta Pakea Bizkaia Unai Basurkoren belaontzia) itsasontzian errekan zehar joan gintzezan txangoan.
 Eguaztenean txangoetan uraren inguruan ikusitako ur kutsadura arazoak aztertu eta konponbideak topetako proiektu bat landu eben ikasleak egun osoan zehar. Taldeka egin eben lan, talde bakoitza 3 herrietako ikasleakaz osatuta egoan.
 Ikerketa glogster poster digitalean laburbildu eben eta landuriko 26 lanak txapelketara aurkeztu zirean 3 hoberenak aukeratu zirelarik
 Eguen goizean Unesco Etxeako Isabel Gonzalez teknikariak urari buruzko hitzaldia eman zigun eta ondoren 3 glogster hoberenen aurkezpena egin eben ikasleek eta Isabelek glogster txapelduna aukeratu eban (Arantza Cobela, Janire Vallejo, William Steenblik, Alain Capanaga Velasco, Matilde Stevenson).
 Eguerdien Bilboko museo Nautikoa ikusten joan gintzezan eta arrastien merendola egin genduan ikastolako jantokian guraso, irakasle eta ikasleekaz, posterrak eta egunotako argazkiak ikusteko aukerea euki ebelarik. Barikuen be taldeka egin genduan lan, oraingoan esku pelotak eta abarkak egin genduazan baita herri kirolak praktikatu eta euskal dantzak ikasi.
 Zapatuen bere etxeetara bueltatu zirean gure lagun atzerritarrak."




  Atsekitutako argazkietan Unai Basurkon Pakea Bizkaia itsasontzian ikusi geinkez gure ikasle eta irakasleak. 
GEHIAGO IRAKURRI...